Trinketean eta Bizkaia mailan, puntu-puntako klubak eta pilotariak ditu Durangaldeak. Asteburuan hamar final jokatu dira eta erdiak eskualdeko klubek irabazi dituzte.
Esku pilotan erabateko nagusitasuna erakutsi dute, jokatu diren hiru mailetan irabazi dutelako: lehen mailan, Durango Pelota klubeko Unai Agirrezabalek eta Asier Aspuruk; Bigarren mailan, Elorrioko Hori-Hori klubeko Igor Azpirik eta Asier Bikuñak, eta, hirugarren mailan, Atxarteko Gaizka Alustizak eta Igor Galarzak. Gainera, bigarren mailan azpitxapeldun geratu dira Lagun Onak taldeko Ioritz Prieto eta Iker Eskamez.
Gomazko paletako nagusien lehen mailan Tornosoloko Jon Aboitiz-Agustin Maldonado bikotearentzat izan da txapela eta azpitxapeldun geratu dira Malle klubeko Mikel Garcia eta Ander Asurmendi.
Azkenik, kadete mailan, Lagun Onak taldeko Ibai Arroitajauregui eta Urko Bullon nagusitu dira eta klub bereko Alain Murillo eta David Alonso geratu dira azpitxapeldun.
Hona txapeldun guztien argazkiak:
Unai Agirrezabal eta Asier Aspuru:
Jon Aboitiz eta Agustin Maldonado:
Igor Azpiri eta Xabi Bikuña:
Igor Galarza eta Gaizka Alustiza (Eskuman, Asier Aspuru)
Urko Bullon eta Ibai Arroitajauregi: