Agur partidua erabakita dago: Ibai Zabalak Oinatz Bengoetxearekin osatuko du bikotea

Anboto 2021ko uzt. 1a, 13:40

Joseba Ezkurdia eta Xabier Tolosa izango dituzte kontrario.

Ibai Zabalak uztailaren 17an eta Zornotzako pilotalekuan jokatuko du bere ibilbide profesionaleko azken partidua. Pilotari berriztarrak atzo iragarri zituen data eta tokia, bere sare sozialetan.

Gaur, partidu horretako protagonistak nortzuk izango diren jakinarazi dute Baiko enpresaren webgunean: Ibai Zabalak eta Oinatz Bengoetxeak Joseba Ezkurdiaren eta Xabier Tolosaren aurka jokatuko dute.

Partidu horretarako sarrerak ez daude oraindik salgai. Sarrera kopuru osoaren erdiak Baikoren webgunean eskuratu ahalko dira, LOTURA HONETAN. Beste erdiak Zornotzako elkarteek ipiniko dituzte salgai. Hurrengo egunetan jakinaraziko dute non eta zelan eskuratu ahalko diren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!