Ibai Zabalak uztailaren 17an jokatuko du agur partidua, Zornotzako pilotalekuan

Joseba Derteano 2021ko eka. 30a, 13:29

Karteldegia hurrengo egunetan zehaztuko dela aurreratu du sare sozialetan.

Baikogaz duen kontratua abuztuan iraungiko da eta ekainean iragarri zuen ez zela kontratu berririk egongo. Debuta etxean egin zuen moduan (Elorrion) agur partidua ere Durangaldeko frontoiren batean egiteko desioa plazaratu zuen orduan.

Ekimena gorputza hartzen ari da apurka-apurka. Zabalak gaur sare sozialetan iragarri duenez tokia eta eguna erabakita daude: Zornotzako pilotalekuan izango da, uztailaren 17an. Karteldegia eta sarreren inguruko informazioa hurrengo egunetan jakinaraziko direla aurreratu du.

Mezu berean eskerrak eman dizkio udalari eta bertako zinegotzia den Iñaki Izari, "bere laguntzari eskerrak sortu batzait aukera hau".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!