Ibai Zabala: “Nire azken partida Durangaldeko frontoiren batean jokatzea gura nuke”

Anboto 2021ko eka. 11a, 19:58

Ibai Zabala pilotari berriztarrak frontoiak agurtuko ditu uztailaren bukaeran. Baiko enpresagaz duen kontratua abuztuaren 2an iraungiko zaio, eta data hori ailegatu baino lehen jokatuko du azken partida, ahal dela, Durangaldean. 

Ibai Zabalak uztailaren bukaeran jokatuko du bere ibilbide profesionaleko azken partida. Baiko etxearekin duen kontratua abuztuaren 2an agortuko zaio, eta pilotariak jakinarazi du itun horrek ez duela segidarik izango. Enpresak kontratua ez berritzea erabaki duela jakinarazi du Zabalak. Hori dela eta, uztailaren bukaeran bere azken partida jokatzeko asmotan dabil. Ahal dela, gainera, etxean jokatuko du azken lehia, Durangaldean: “Halantxik nahiko nuke. Nire buruan, behintzat, ez dago beste aukerarik. Nire ondoan beti hor egon den jendea, familia, lagunak, frontoian egotea gurako nuke. Etxean debutatu nuen, Elorrion, eta etxean erretiratu gura nuke”. Eguna, lekua eta ordua ipintzea baino ez da falta. Hori, eta “ahal dela frontoietako aforoa zabaltzen joatea”. Ibai Zabalak 2008an debutatu zuen Elorrioko frontoian. 13 urtean lehiatu da profesionaletan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!