LGTB komunitatea, askatasun bila

Ekaitz Herrera 2021ko mai. 17a, 11:41

Maiatzak 17 ditu eta gaurkoa Lesbofobia, Gayfobia, Transfobia, Bifobia, eta oro har, heterosexualitatetik haragoko sexualitateen eta genero-identitateen fobiaren kontrako eguna da. Munduko Osasun Erakundeak gaurko egunez kendu zuen homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik, 1990an.

Durangaldeko herrietan hainbat ekitaldi egingo dituzte gaur LGTBfobiari aurre egin eta heterosexualitatetik haragoko sexualitateak eta genero identitateak aldarrikatzeko.

  • Abadiñon, adibidez, ostadar kolorearen ikurrekin ipiniko dituzte udal eraikinak. Arratsaldean, bestalde, karaoke bat egingo dute Traña-Matienan. 
  • Iurretako Udalak bere konpromisoa agertu du "sexu orientazioa eta genero identitatea" errespetatzeko. Arratsaldean pelikula bat emango dute Ibarretxe kultur etxean.
  • Berrizen ere hainbat dira antolatutako ekitaldiak. Gaur, adibidez, antzerki obra bat egongo da: "Ave, osos!". Maiatzaren 19an, berriz, "Trans-formatzen" dokumentala.
  • Zaldibarren hitzaldia eta dokumentala eskainiko dute Aldarteko kideek.
  • Elorrion, Arriola Antzokiak “Lurrun Minez” antzezlana eskainiko du datorren maiatzaren 21ean, 19:00etan. Karrika antzerkia taldearen lana da, eta hiru pertsona homosexualen drama psikologiko, sozial eta sexuala jorratzen du.
  • Durangon, "Lesbofobia" dokumentala eskainiko dute Andragunean, 19:00etan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!