Iurretako Udalak "justiziarekiko konpromisoa" berretsi du, LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean

Anboto 2021ko mai. 17a, 11:11

Iurretako Udalak LGTBI kolektiboaren eskubide juridiko eta sozialen "berdintasun eraginkorra" eta "pertsona bakoitzaren sexu-orientazioa eta genero-identitatea erabat errespetatzea" aldarrikatu gura izan du. Gaurko Tomboy filmaren emanaldia antolatu dute.

Iurretako hiri-altzarietan islatu gura izan du "justiziarekiko konpromiso" hori udalak, "belaunaldi gazteenen eskutik, IUGazte eta Hezkuntza Komunitatearen bidez". Era berean, Tomboy filma eskainiko dute Ibarretxe kultur etxean, gaur, 18:30ean.

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) 1990eko maiatzaren 17an atera zuen gaixotasunen zerrendatik homosexualitatea, Iurretako Udalak gogoratu duen moduan. 2005etik aurrera, Lesbofobia, Gayfobia, Transfobia eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da, "aniztasun afektibo eta sexualarekiko eta genero identitate anitzen aurkako gorrotoaren kontrako eguna". Nabarmendu dutenez, "azken urtean dena egon da Covid-19k sortutako pandemiaren eraginpean; sortutako krisi sozio-ekonomikoak, gizarte-urruntzearekin batera, diskriminazioak eta bidegabekeriak areagotu ditu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!