Sexu-aniztasunaren aldeko leloak erakutsiko dituzte Abadiñoko udal eraikinek

Anboto 2021ko mai. 17a, 08:58

Gaur, maiatzak 17, Homofobiaren, Lesbofobiaren, Transfobiaren, Bifobiaren eta Intersexfobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira, sexu-aniztasunaren aldeko mezuak erakutsiko dituzte udal eraikinek. 

Gainera, "askatasun afektibo eta sexualaren inguruko karaokea" ere antolatu dute gaurko; 17:00etan egingo dute, AbadiñoSexen bulegoan(Trañabarren 5, Matiena). "LGTBIQ+ pertsonek jasaten duten estigmari eta diskriminazioari dagokionez, isiltasunarekin amaituko duen gizarte bat eraiki ehar dugu. Sentsibilizazio-ekimenak bultzatzen jarraituko dugu, berdintasuna, LGTBIQ+ kolektiboa ikusaraztea eta sexu orientazioarengatiko eta genero adierazpenarengatiko edozein diskriminazio, gorroto edo indarkeria mota desagerraraztea sustatzeko", azaldu du Rosa Miguel Berdintasun eta Aniztasun zinegotziak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!