PCR bidezko 21 kasu positibo berri detektatu dituzte Durangaldean

Anboto 2021ko api. 20a, 12:35

21 PCR positibo detektatu dituzte Durangaldean: horietatik launa Durangon eta Zornotzan, hiruna Abadiñon eta Berrizen, bina Elorrion eta Otxandion, eta bana Iurretan, Mallabian eta Zaldibarren.

EAEn, 12.301 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 779 positiboak izan ziren: 303 Bizkaian, 95 Araban eta 375 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 6 EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleetan, berriz, 115 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 154 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

Otxandio itxita
Apirilaren 19an herrikako ebazpena eguneratu zuen Osasun sailak eta bertan hurrengo egunetan itxiera perimetralean egongo diren herriak agertzen dira. Tartean dago Otxandio.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!