Zaldibarren itxialdi perimetrala ezarriko dute bihartik aurrera eta Elorrio eremu gorritik irten da

Anboto 2021ko api. 6a, 14:02

Berrizek itxialdian jarraituko du.

Gaur ebazpen eguneratua argitaratu du Osasun sailak eta bertan zerrendatzen ditu hurrengo egunetan itxiera perimetralean egongo diren herriak. 

Zaldibar zerrendara gehitu dute. Bihartik aurrera itxiera perimetrala ezarriko dute bertan. Astebetean 11 positiboa egon dira, euretako bi azken lau egunetan. Intzidentzia-tasa honako hau da: 525.

Berrizen martxoaren 29an ezarri zuten itxiera eta horrela jarraituko du hurrengo egunetan zerrendan jarraitzen duelako. Azken astebetean 28 positibo egon dira, euretako 16 azken lau egunetan. Intzidentzia-tasa honeko hau da: 1.265.

Elorrion itxierarik ez bihartik aurrera

Elorrio, aldiz, eremu gorritik irten da eta, ondorioz, ebazpeneko zerrendatik kendu dute. Beraz, bihartik aurrera ez da itxiera perimetralik egongo Elorrion. Azken astean 6 positibo detektatu dituzte. Intzidentzia-tasa honako hau da: 308.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!