Azken lau egunetan 73 positibo detektatu dituzte Durangaldean

Anboto 2021ko api. 6a, 13:31

Positibo kasuetatik 16 Berrizen atzeman dituzte. Elorrio eremu gorritik irten da.

Gaur herririk herriko datuak eman ditu Osasun sailak, apirilaren 2az geroztik lehenengoz. Azken lau egunetan Durangaldean 73 kasu positibo detektatu dituzte. Berrizko kasua deigarria da, azken lau egunotan 16 positibo izan dira eta. Abadiñon 5 positibo detektatu dituzte, 2 Atxondon, 28 Durangon, 1 Iurretan, 1 Atxondon, 2 Zaldibarren eta 12 Zornotzan. Bestalde, Elorrion azken lau egunetan 5 positibo detektatu dituzte eta eremu gorritik irten da.

EAEn, azken lau egunetan 24.496 proba egin dituzte PCRak eta antigenoak kontuan hartuta, eta euretatik 2.108 positiboak izan dira. Horietatik 878 positibo detektatu dituzte Bizkaian, 359 Araban eta 848 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 23, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 50 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 105 pertsona daude.

Hauek dira azken lau egunetan Durangaldeko herrietan detektatutako positibo kopuruak egunez egun:

APIRILAK 2

Abadiño: 1

Atxondo: 0

Berriz: 6

Durango: 5

Elorrio: 1

Garai: 0

Iurreta: 0

Izurtza: 0

Mañaria: 0

Mallabia: 0

Otxandio: 1

Zaldibar: 1

Zornotza: 2

APIRILAK 3


Abadiño: 1

Atxondo: 1

Berriz: 4

Durango: 10

Elorrio: 1

Garai: 0

Iurreta: 0

Izurtza: 0

Mañaria: 0

Mallabia: 0

Otxandio: 0

Zaldibar: 0

Zornotza: 0

APIRILAK 4


Abadiño: 2

Atxondo: 0

Berriz: 3

Durango: 2

Elorrio: 2

Garai: 0

Iurreta: 0

Izurtza: 0

Mañaria: 0

Mallabia: 0

Otxandio: 0

Zaldibar: 0

Zornotza: 6

APIRILAK 5 


Abadiño: 1 (Intzidentsia-tasa: 361)

Atxondo: 1 (Intzidentsia-tasa: 577)

Berriz: 3 (Intzidentsia-tasa: 1265)

Durango: 11 (Intzidentsia-tasa: 329)

Elorrio: 1 (Intzidentsia-tasa: 308)

Garai: 0 (Intzidentsia-tasa: 0)

Iurreta: 1 (Intzidentsia-tasa: 108)

Izurtza: 0 (Intzidentsia-tasa: 348)

Mañaria: 1 (Intzidentsia-tasa: 574)

Mallabia: 0 (Intzidentsia-tasa: 84)

Otxandio: 0 (Intzidentsia-tasa: 73)

Zaldibar: 1 (Intzidentsia-tasa: 525)

Zornotza: 4 (Intzidentsia-tasa: 326)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!