Txertaketa puntuak ipini dituzte Zornotzan, Landakon eta Traña-Matienan

Anboto 2021ko mar. 5a, 10:58

Osasun Sailak koronabirusaren aurkako txertaketa guneak hedatu ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 117 gune berri zabaldu ditu. Horietako hiru Durangaldean.

Hedabideetara igorritako oharrean adierazi duenez, Osasun Sailak koronabirusaren aurkako txertoa jasotzeko guneak areagotu ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 117 txertaketa puntu berri atondu ditu. Durangaldeari dagokionez hiru txertaketa puntu berri egongo dira aurrerantzean: Zornotzako osasun etxean, Durangoko Landakon eta Traña-Matienako anbulatorioan (Abadiño). 

Osasun Sailak jakinarazi du "biztanleriaren inmunitatea lortzeko estrategiarekin" jarraitzen duela, eta, horretarako, "prozesu osoa betetzen" ari dela, hau da, "bigarren dosia bermatzen" ari dela. Gaur arte 158.725 dosi eman dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Osakidetza bera ari da biztanleria deitzen, hitzorduak noiz eta non emango diren jakinarazteko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!