75 positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean, euretatik 36 Durangon

Anboto 2021ko ots. 8a, 12:47

75 PCR positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean. Horietatik 36 Durangon, 13 Zornotzan,  bederatzina Abadiñon eta Iurretan, 4 Zaldibarren, 3 Elorrion eta bat Mañarian. 

EAEn, 36.082  proba egin ziren asteburuan, eta horietatik 2.200 positiboak izan ziren. Atzo, esaterako, 371 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 56 Araban eta 188 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 6, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleetan, berriz, 42 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 164 pertsona daude.

Intzidentzia-tasak (5.000 biztanletik gorako herrietan) 

- Zornotza: gaur 445,83 koa da. Barikuan 513,22koa zen. 
- Durango: gaur 898,16 koa da. Barikuan 1041,60koa zen.
- Elorrio: gaur 456,50 koa da. Barikuan 483,35koa zen. 
- Abadiño: gaur 825,38 koa da. Barikuan 748koa zen. 

Semaforoen sistema

Osasun Sailak semaforo baten antzeko sistema darabil herrikako egoeraren berri emateko. Eremu horia, laranja eta gorria erabiltzen ditu. Irizpidea ezartzerako orduan, 5.000 biztanletik gorako herrietan, azken 14 egunetako inzidentziak hartzen dituzte kontutan. Horren arabera, 100.000 biztanleko 499 kutsatu baino gehiago dituzten herriak eremu gorrian kokatzen dira. 300 eta 499 bitartekoak, eremu laranjan. Hortik beherakoak, eremu horian.

Birusaren hedapenari aurre egiteko urtarrilaz 25az geroztik EAEko herri denetan indarrean dauden neurriez gainera, eskualdeko hainbat herrik neurri murriztaile gehiago dituzte, eremu gorrian daudelako. Ostalaritza itxita dago eta eskola kirola etenda dago. Honako hauek dira herri horiek: Durango, Abadiño, Iurreta eta Zaldibar.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!