Elorrion, Zornotzan, Berrizen eta Atxondon ostalaritza zabaldu ahalko da bihartik aurrera

Anboto 2021ko ots. 8a, 12:43

Elorrio joan zen barikuan irten zen eremu gorritik eta Zornotza asteburuan irten da.

Astelehenero lez, Jaurlaritzak gaur argitaratu du neurri murriztaileagoak ezarri behar dituzten herrien zerrenda eta Elorrio, Zornotza, Berriz eta Atxondo ez dira bertan agertzen. Elorrio eta Zornotza eremu gorritik irten dira, 500etik beherako intzidentzia tasa dutelako: Elorrion 456koa da intzidentzia tasa, Zornotzan 445ekoa. Berriz eta Atxondoere zerrendatik kanpora daude. Berrizen 450ekoa da intzidentzia tasa eta Atxondon 505ekoa. Beraz ostalaritzak ateak ireki ahalko ditu bihartik aurrera lau herrietan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!