EAEn, 15.083 proba egin zituzten atzo, eta euretatik 1020 positiboak izan ziren. Horietatik 544 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 144 Araban eta 320 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 12, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.
Ospitaleetan, berriz, 84 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 156 pertsona daude.
Intzidentzia-tasak (5.000 biztanletik gorako herrietan)
- Zornotza: gaur 549,51koa da. Barikuan 907,21koa zen.
- Durango: gaur 1102,08koa da. Barikuan 1347,36koa zen.
- Elorrio: gaur 540,48koa da. Barikuan 657,89koa zen.
- Abadiño: gaur 709,31koa da. Barikuan 528,76koa zen.
Semaforoen sistema
Osasun Sailak semaforo baten antzeko sistema darabil herrikako egoeraren berri emateko. Eremu horia, laranja eta gorria erabiltzen ditu. Irizpidea ezartzerako orduan, 5.000 biztanletik gorako herrietan, azken 14 egunetako inzidentziak hartzen dituzte kontutan. Horren arabera, 100.000 biztanleko 499 kutsatu baino gehiago dituzten herriak eremu gorrian kokatzen dira. 300 eta 499 bitartekoak, eremu laranjan. Hortik beherakoak, eremu horian.
Birusaren hedapenari aurre egiteko urtarrilaz 25az geroztik EAEko herri denetan indarrean dauden neurriez gainera, eskualdeko hainbat herrik neurri murriztaile gehiago dituzte, eremu gorrian daudelako. Ostalaritza itxita dago eta eskola kirola etenda dago. Honako hauek dira herri horiek: Zornotza, Durango, Elorrio, Abadiño, Iurreta, Atxondo, Berriz eta Zaldibar.