36 kutsatu berri detektatu zituzten atzo Durangaldean, euretatik 13 Durangon

Maialen Zuazubiskar 2021ko ots. 2a, 12:34

36 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean. Horietatik 13 Durangon, zazpina Zaldibarren eta Zornotzan, 6 Abadiñon eta bana Elorrion, Iurretan eta Mallabian. 

EAEn, 13.184 proba egin zituzten atzo, eta euretatik 908 positiboak izan ziren. Horietatik 527 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 112 Araban eta 259 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 10, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 86 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 140 pertsona daude.

Intzidentzia-tasak (5.000 biztanletik gorako herrietan) 

- Zornotza: gaur 648 koa da. Barikuan 907,21koa zen. 
- Durango: gaur 1159,20 koa da. Barikuan 1347,36koa zen.
- Elorrio: gaur 631,04 koa da. Barikuan 657,89koa zen. 
- Abadiño: gaur 683,52 koa da. Barikuan 528,76koa zen. 

Semaforoen sistema

Osasun Sailak semaforo baten antzeko sistema darabil herrikako egoeraren berri emateko. Eremu horia, laranja eta gorria erabiltzen ditu. Irizpidea ezartzerako orduan, 5.000 biztanletik gorako herrietan, azken 14 egunetako inzidentziak hartzen dituzte kontutan. Horren arabera, 100.000 biztanleko 499 kutsatu baino gehiago dituzten herriak eremu gorrian kokatzen dira. 300 eta 499 bitartekoak, eremu laranjan. Hortik beherakoak, eremu horian.

Birusaren hedapenari aurre egiteko urtarrilaz 25az geroztik EAEko herri denetan indarrean dauden neurriez gainera, eskualdeko hainbat herrik neurri murriztaile gehiago dituzte, eremu gorrian daudelako. Ostalaritza itxita dago eta eskola kirola etenda dago. Honako hauek dira herri horiek: Zornotza, Durango, Elorrio, Abadiño, Iurreta, Atxondo, Berriz eta Zaldibar.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!