Karmele Gisasola Bizkaiko txapeldun geratu da ingude-jasotzen eta Eloy Salterain hirugarren orga-jokoan

Joseba Derteano 2021ko ots. 2a, 09:38

Orain hiru asteburu Euskadiko Txapelketa irabazi ostean Bizkaikoaren jabe egin da Karmele Gisasola.

Aizkoran, ingude-jasotzen eta orga-jokoan Bizkaiko txapelketak lehiatu zituzten joan zen asteburuan, Diman. Ingude-jasotzen faboritoen artean zegoen Karmele Gisasola Zelai III.ak jantzi zuen txapela 93 altxaldirekin. Euskadiko txapelketan baino lau gutxiago eman zituen. Ingudea ez zela ordukoa bezain ona eta, oro har, parte hartzaile denek espero baino altxaldi gutxiago eman zituztela adierazi du kirolari mallabiarrak. Valentina Rangel bigarren geratu zen 90 altxaldirekin eta Lucia Orbe hirugarren 88rekin.

Eloy Salterain abadiñarrak ere lan oso ona burutuko zuen orga jokoan eta hirugarren tokian sailkatu zen, Ousmane Drameren eta Jon Ander Malainaren atzetik.

Azkenik, Ioritz Gisasola mallabiarrak bosgarren tokian amaitu zuen Bizkaiko lehenengo mailako txapelketa.

Ingude-jasotzeko podiuma:

Orga jokoko podiuma:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!