EAEn, 37.740 proba egin ziren asteburuan, eta horietatik 2897 positiboak izan ziren. Atzo, esaterako, 474 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 149 Araban eta 317 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 12, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.
Ospitaleetan, berriz, 53 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 160 pertsona daude.
Intzidentzia-tasak (5.000 biztanletik gorako herrietan)
- Zornotza: gaur 751,68 koa da. Barikuan 907,21koa zen.
- Durango: gaur 1226,40 koa da. Barikuan 1347,36koa zen.
- Elorrio: gaur 657,89 koa da. Barikuan 657,89koa zen.
- Abadiño: gaur 619,04 koa da. Barikuan 528,76koa zen.
Semaforoen sistema
Osasun Sailak semaforo baten antzeko sistema darabil herrikako egoeraren berri emateko. Eremu horia, laranja eta gorria erabiltzen ditu. Irizpidea ezartzerako orduan, 5.000 biztanletik gorako herrietan, azken 14 egunetako inzidentziak hartzen dituzte kontutan. Horren arabera, 100.000 biztanleko 499 kutsatu baino gehiago dituzten herriak eremu gorrian kokatzen dira. 300 eta 499 bitartekoak, eremu laranjan. Hortik beherakoak, eremu horian.
Birusaren hedapenari aurre egiteko urtarrilaz 25az geroztik EAEko herri denetan indarrean dauden neurriez gainera, eskualdeko hainbat herrik neurri murriztaile gehiago dituzte, eremu gorrian daudelako. Ostalaritza itxita dago eta eskola kirola etenda dago. Honako hauek dira herri horiek: Zornotza, Durango, Elorrio, Abadiño, Iurreta, Atxondo, Berriz eta Zaldibar.