78 positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean, euretatik 36 Durangon

Maialen Zuazubiskar 2021ko urt. 28a, 12:18

78 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean. Horietatik 36 Durangon, 11 Zornotzan, 8 Abadiñon, 6 Zaldibarren, 5 Elorrion, launa Berrizen eta Iurretan, 3 Atxondon eta bat Izurtzan.

EAEn, 15.498 proba egin zituzten atzo, eta euretatik 1273 positiboak izan ziren. Horietatik 730 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 186 Araban eta 342 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 15, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleetan, berriz, 94 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 137 pertsona daude.

Intzidentzia-tasak (5.000 biztanletik gorako herrietan) 

- Zornotza: gaur 990,15 koa da. Barikuan 1249,35koa zen. 
- Durango: gaur 1337,28 koa da. Barikuan 994,56koa zen.
- Elorrio: gaur 617,62 koa da. Barikuan 550,48koa zen. 
- Abadiño: gaur 477,17 koa da. Barikuan 335,31koa zen. 

Semaforoen sistema

Osasun Sailak semaforo baten antzeko sistema darabil herrikako egoeraren berri emateko. Eremu horia, laranja eta gorria erabiltzen ditu. Irizpidea ezartzerako orduan, 5.000 biztanletik gorako herrietan, azken 14 egunetako inzidentziak hartzen dituzte kontutan. Horren arabera, 100.000 biztanleko 499 kutsatu baino gehiago dituzten herriak eremu gorrian kokatzen dira. 300 eta 499 bitartekoak, eremu laranjan. Hortik beherakoak, eremu horian.

Birusaren hedapenari aurre egitekoastelehenaz geroztik EAEko herri denetan indarrean dauden neurriez gainera, eskualdeko hainbat herrik neurri murriztaile gehiago dituzte, eremu gorrian daudelako. Ostalaritza itxita dago eta eskola kirola etenda dago. Honako hauek dira herri horiek: Zornotza, Durango, Elorrio eta Iurreta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!