EAEn, 13,715 proba egin zituzten atzo, eta horietatik 1.101 positiboak izan ziren. Horietatik 628 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 138 Araban eta 331 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 4, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.
Ospitaleetan, berriz, 86 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 125 pertsona daude.
Intzidentzia-tasak (5.000 biztanletik gorako herrietan)
- Zornotza: gaur 1104,20 koa da. Barikuan 1249,35koa zen.
- Durango: gaur 1256,64 koa da. Barikuan 994,56koa zen.
- Elorrio: gaur 563,91 koa da. Barikuan 550,48koa zen.
- Abadiño: gaur 348,51 koa da. Barikuan 335,31koa zen.
Semaforoen sistema
Osasun Sailak semaforo baten antzeko sistema darabil herrikako egoeraren berri emateko. Eremu horia, laranja eta gorria erabiltzen ditu. Irizpidea ezartzerako orduan, 5.000 biztanletik gorako herrietan, azken 14 egunetako inzidentziak hartzen dituzte kontutan. Horren arabera, 100.000 biztanleko 499 kutsatu baino gehiago dituzten herriak eremu gorrian kokatzen dira. 300 eta 499 bitartekoak, eremu laranjan. Hortik beherakoak, eremu horian.
Birusaren hedapenari aurre egiteko atzotik aurrera EAEko herri denetan indarrean dauden neurriez gainera, eskualdeko hainbat herrik neurri murriztaile gehiago dituzte, eremu gorrian daudelako. Ostalaritza itxita dago eta eskola kirola etenda dago. Honako hauek dira herri horiek: Zornotza, Durango, Elorrio eta Iurreta.