La Otra Mirada elkarteak proiektu bat baino gehiago garatzen ditu Senegalen. Euretako bat Sare Nage herrian (Nemataba eskualdea) egiten ari diren amatasun-ospitalea da. Orain eraikina hornitzen ari dira. Horretarako, Galdakaoko ospitaleak emandako esku-ohea, ohe ginekologikoa eta ekografoak hara bidali dituzte. Hasiera batean, materiala eurek eramatea zen asmoa, baina osasun-krisiak eragotzi die. Beraz, material osoa anbulantzia batean bidaliko dute.
Bestalde, dohaintzen bidez jaso duten materiala hiru herriren artean banatuko dute: Nayobe, Gouya Sarr eta Sare Birou. Material gehiago bidaltzeko tokia badutela adierazi dute elkarteko kideek ohar batean eta norbaitek makuluren edo gurpildun aulkiren bat eman gura badu eurekin hartuemanetan jartzeko eskatu dute.