158 positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean; euretatik 93 Durangon

Maialen Zuazubiskar 2021ko urt. 25a, 12:47

158 positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean. Horietatik 93 Durangon, 26 Zornotzan, 18 Iurretan, 6 Berrizen, 5 Elorrion, 3 Abadiñon, bina Atxondon eta Zaldibarren eta bana Garain, Mallabian eta Mañarian.

EAEn, 33.777 proba egin ziren asteburuan, eta horietatik 2846 positiboak izan ziren. Atzo, esaterako, 426 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 151 Araban eta 243 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 6, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleetan, berriz, 48 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 122 pertsona daude.

Intzidentzia-tasak (5.000 biztanletik gorako herrietan) 

- Zornotza: gaur 1124,94 koa da. Barikuan 1249,35koa zen. 
- Durango: gaur 1219,68 koa da. Barikuan 994,56koa zen.
- Elorrio: gaur 537,06 koa da. Barikuan 550,48koa zen. 
- Abadiño: gaur 296,62 koa da. Barikuan 335,31koa zen. 

Semaforoen sistema

Osasun Sailak semaforo baten antzeko sistema darabil herrikako egoeraren berri emateko. Eremu horia, laranja eta gorria erabiltzen ditu. Irizpidea ezartzerako orduan, 5.000 biztanletik gorako herrietan, azken 14 egunetako inzidentziak hartzen dituzte kontutan. Horren arabera, 100.000 biztanleko 499 kutsatu baino gehiago dituzten herriak eremu gorrian kokatzen dira. 300 eta 499 bitartekoak, eremu laranjan. Hortik beherakoak, eremu horian.

Birusaren hedapenari aurre egiteko gaurtik aurrera EAEko herri denetan indarrean dauden neurriez gainera, eskualdeko hainbat herrik neurri murriztaile gehiago dituzte, eremu gorrian daudelako. Ostalaritza itxita dago eta eskola kirola etenda dago. Honako hauek dira herri horiek: Zornotza, Durango, Elorrio eta Iurreta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!