Joan zen barikuan Jaurlaritzak EAEko udalerri denetan ezarritakoak baino neurri murriztaileagoak dituzten udalerrien zerrendatik atera dute Otxandio. Durangok, Zornotzak, Elorriok eta Iurretak, aldiz, eremu gorrian jarraitzen dute.
Osasun Sailak astelehenero eguneratzen du zerrenda azken egunetako datuak kontuan hartuta. Eskualdeari dagokionez Otxandio da nobedade nagusia. Zerrenda horretatik atera dute. Barikutik hona ez da positibo kasurik egon Otxandion. Horrek esan gura du ostalaritzak ateak ireki ahalko dituela eta eskola kirola praktikatu ahalko dela bihartik aurrera.
Durangaldeko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bitartez jaso gura dituzu? Hauek dira bi aukerak.
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.
TELEGRAM: Batu zaitez @anbotokomunikabideak kanalera.