58 positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean, euretako 26 Durangon

Maialen Zuazubiskar 2021ko urt. 21a, 12:40

Atzo 58 PCR positibo detektatu zitzuzten Durangaldean. Horietatik 26 Durangon, 12 Zornotzan, 8 Elorrion eta hiruna Abadiñon, Berrizen, Iurretan eta Zaldibarren. 

EAEn, 13.664 proba egin zituzten atzo, eta horietatik 1.115 positiboak izan ziren. Horietatik 622 positibo Bizkaian detektatu zituzten, 176 Araban eta 299 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 18, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. ZIUn, berriz,101 pertsona daude.

Intzidentzia-tasak (5.000 biztanletik gorako herrietan) 

- Zornotza: gaur 1.264,90 koa da. Astelehenean 1078,28koa zen. 
- Durango: gaur 910,56koa da. Astelehenean 758,64koa zen.
- Elorrio: gaur 510,20koa da. Astelehenean 416,22koa zen. 
- Abadiño: gaur 322,41koa da. Astelehenean 270,83koa zen. 

Semaforoen sistema

Osasun Sailak semaforo baten antzeko sistema darabil herrikako egoeraren berri emateko. Eremu horia, laranja eta gorria erabiltzen ditu. Irizpidea ezartzerako orduan, 5.000 biztanletik gorako herrietan, azken 14 egunetako inzidentziak hartzen dituzte kontutan. Horren arabera, 100.000 biztanleko 499 kutsatu baino gehiago dituzten herriak eremu gorrian kokatzen dira. 300 eta 499 bitartekoak, eremu laranjan. Hortik beherakoak, eremu horian.

Eremu gorrian dauden eta neurri murriztaileak aplikatu dituzten eskualdeko herriak honako hauek dira: Zornotza, Durango, Elorrio, Iurreta eta Otxandio. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!