700 kilo janari batu dituzte Abadiñon eta Elorrion, Moriako kanpalekuko errefuxiatuei laguntzeko

Anboto 2020ko ira. 26a, 16:32
Abadiñon eta Elorrion batutako janaria. (Argazkiak: Hemendik Harantz Durangaldea)

Zaporeak elkarteak Euskal Herri mailan egin duen deialdiarekin bat egin du Durangaldeko Hemendik Harantz elkarteak. 

Irailaren 8an Moriako (Lesbos uhartea, Grezia) errefuxiatuen esparruan gertaturiko sutearen ondorioei erantzuteko antolatu dute janari bilketa. Abadiñon eta Elorrion egin dute eta, guztira, 700 kilo janari batu dituzte. Horrez gainera, 1.770 euro ere jaso dituzte.

Egun hauetan postuetara bertaratzeko aukera izan ez dutenentzat, ekarpen ekonomikoak egiteko bide gehiago daudela gogoratu dute:

BIZUM >> DOHAINTZAK >> Zaporeak proiektua 00435
KUTXABANK ES32 2095 5011 80 9115250322
LABORAL KUTXA ES71 3035 0103 88 1030035880

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!