Moriako kanpalekuko errefuxiatuentzako janaria bilduko du asteburuan Hemendik Harantz elkarteak

Anboto 2020ko ira. 23a, 16:24

Elorrioko plazan egongo dira janaria biltzen, barikuan (18:00-20:00) eta zapatuan (11:00-13:30). Abadiñon, Txanporta kultur etxean egongo dira zapatuan, 11:00-13:30 bitartean. 

Zaporeak elkarteak Euskal Herri mailan egin duen deialdiarekin bat egin du Durangaldeko Hemendik Harantz elkarteak, eta "larrialdiko janari bilketa" egingo dute Abadiñon eta Elorrion irailaren 25ean eta 26an. Irailaren 8an Moriako (Lesbos uhartea, Grezia) errefuxiatuen esparruan gertaturiko sutearen ondorioei erantzuteko antolatu dute janari bilketa.

Bilketarako, ondorengo elikagaiak zehaztu dituzte: arroz luzea, makarroiak, lekariak (dilistak, txitxirioak, babarruna), atuna eta sardinak latan, oliba olioa, espeziak (piperbeltza, piperbeltz zria, kuminoa, currya), esne hautsak eta barrita energetikoak.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!