[BIDEOA] Markel Rodriguez: "Indartsu sentitzen naiz eta motibatuta nago"

Anboto 2020ko uzt. 19a, 13:00

Markel Rodriguezek (Abadiño, 2001) estreinako denboraldia du Eiser-Hirumet taldean. "Sasoian" sentitzen dela dio. Iaz Europako Pistako Txapelketan -23 urtez azpikoa- parte hartu zuen eta horri esker lortutako lizentziagaz beste askok baino bi aste lehenago entrenatu ahal izan du osasun krisian. Urteko helburuetako bat Espainiako Pistako txapelketa izango du, irailean.

Duranguesa elkarteak aurtengo taldeak aurkeztu zituen eguenean, San Agustin kulturgunean egindako ekitaldian eta Markel Rodriguez izan protagonistetako bat. Duranguesak eta Punta Galeak elkarlanean  eramaten duten Eiser Hirumet talderako saltoa eman du aurten. Honako hauek izango ditu taldekide: Iñigo Colina, Max Williamson, Carlos Gonzalez, Juan Cardenas, Erlantz Calvo, Patxi Juaristi, Eneko Perez, Alex Ashman, Asier Urionabarrenetxea, Mikel Hernandez, Fergus Robinson, Jon Polledo, Josu Urrutia eta Dani Avellaneda. Azken honekin, Avellanedarekin, Espainiako Kopa lehiatzea izango dute helburuetako bat, Alex Ramirez kirol zuzendariak azaldu zuenez.

Gazteen taldeak

Gainerako taldeak ere aurkeztu zituzten. Durangaldeko Bizikleta Eskolan 14 urtera arteko 45 ume ibiliko dira aurten eta urtetik urtera hazten doan egitura dela nabarmendu zuten.

17-18 urteen arteko Gaursa Rent A Car-La Tostadora taldean, berriz, 10 txirrindulari ariko dira: Lander Hernandez, Amets Aldazabal, Gontzal Arregi, Aritz Arroitajauregi, Maren Bijelic, Imanol Erdoiza, Asier Nogales, Ekaitz Garcia, Aritz Corpion eta Aritz Zalbidegoitia.

San Agustin kulturguneko ekitaldian uztailaren 26an izango den Durango-Durango klasikoaren gaineko azalpenak ere eman zituzten.

Aurtengo taldeen familia argazkia:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!