Abadiñon eta Zaldibarren PCR positibo bana detektatu dute

Maialen Zuazubiskar 2020ko uzt. 16a, 12:35

Osasun sailak emandako datuen arabera atzo koronabirus positibo bana detektatu zuten Abadiñon eta Zaldibarren. Guztira, 58 kasu berri eman ziren Euskal Autonomia Erkidegoan. 

Atzo 4.815 test inguru egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. PCR testen bidez atzemandako kasu berriak 58 izan ziren: 5 Araban, 20 Bizkaian eta 31 Gipuzkoan, eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Test azkarren bidez baieztatutakoak, berriz, 21 (test azkarrak gorputzak sortutako inmunitate maila neurtzen du eta iraganeko infekzio baten adierazle izan daiteke).

Durangaldean baieztatutako positiboak 475 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 200 
  • Zornotza: 156  
  • Elorrio: 28
  • Abadiño: 29 (+1)
  • Iurreta: 14
  • Zaldibar: 14 (+1)
  • Otxandio: 11
  • Atxondo: 
  • Berriz: 8 
  • Mallabia: 4
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!