Langileek negoziaketa "hutsetik" eta "fede onez" hastea proposatu diote MEK enpresa taldeari

Joseba Derteano 2020ko uzt. 2a, 13:03
Gaurko kontzentrazioko irudia.

Langileak kontzentrazio bat burutu dute gaur Mallabian, MEK enpresa taldeak Goitondo industrigunean duen egoitzaren parean.

MEK enpresa-taldeak likidazio fasean dauden Zaldibarko Gabi eta Galter enpresak eskuratu gura ditu, ELA sindikatuak atzo jakinarazi zuenez. Prozesuan hainbat langile lan barik geratuko direla salatu dute sindikatutik eta jarraitzen dutenek ere lan-baldintza txarragoetan egingo dutela.

Gaurko kontzentrazioan, euren egoeraren berri eman ostean, negoziaketa baterako deia egin dute. "Hutsetik hasteko aukera eman gura dugu. Nahi dugun bakarra da MEK gurekin eseri dadila negoziatzeko eta, guri entzun ondoren, baloratu dezala kaleratzeen beharrizanen inguruan eta fede onez negoziatu dezala langile guztien baldintzen inguruan, bai joango direnena eta bai geratuko direnena", adierazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!