Durangoko PSE-EEren Herriko Etxean pintaketak egin dituzte

Anboto 2020ko mai. 17a, 20:43
Pintaden irudiak. (@PSEBizkaia)

'Amnistia', 'asesinos' eta 'Patxi borrokan' lako mezuak jarri dituzte.

Bizkaiko sozialistek erasoa gaitzetsi duten sare sozialen bidez. "Gaur gure Herriko Etxea erasotu dute. Intoleranteek besteekiko errespetu falta erakusten darraite egunero. Ez dituzte demokraziako arauak onartu gura", adierazi dute.

Pintaketa baten irudia (@PSEBizkaia)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!