5 kasu berri Durangaldean: 3 Zornotzan eta 2 Durangon

Ekaitz Herrera 2020ko api. 29a, 12:30

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, 383 dira koronabirusa dela eta Durangaldean baieztatuta dauden kasuak. Kasu positiboak Durangon (+2) eta Zornotzan (+3) atzeman dira. Atzo 10.662 test inguru egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. EAEn hildakoak  1.274 dira guztira (+19)

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 383 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 156 (+2)
  • Zornotza: 128 (+3)
  • Elorrio: 27 
  • Abadiño: 26
  • Zaldibar: 12
  • Iurreta: 11
  • Otxandio: 8
  • Berriz: 6
  • Atxondo: 5
  • Mallabia: 2
  • Mañaria: 2
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!