[GIDA] Zeintzuk dira konfinamendua arintzeko neurriak? Faseak eta datak

Ekaitz Herrera 2020ko api. 28a, 19:46

Espainiako gobernuak konfinamendua arintzeko egutegi bat prestatu du. Gida honetan batu ditugu fasen ezaugarriak eta datak. Arintze prozesuak zortzi aste inguru iraungo ditu, betiere, pandemiaren bilakaera bide onetik badoa. Hortik aurrera, normaltasuna ulertzeko modu berri bat hasiko dela esan du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak

Espainiako gobernuak maiatzaren 4an hasiko du konfinamendua arintzeko prozesua, eta dena ondo bidean, ekainaren bukaerara arte iraungo du. Lau fase identifikatu ditu, eta bakoitzak aktibitate ekonomiko baten irekierari eragingo dio. Hona hemen faseen ezaugarriak.

0. FASEA (Kirol indibiduala eta arreta indibiduala eskaintzen duten lokalak)

  • Noiz hasiko da? Maiatzaren 4an (astelehenean). Dena den maiatzaren 2tik aurrera paseatzera irteteko aukera egongo da. Betiere, modu indibidualean edo etxe bereko kideren batekin gehienez.
  • Zein zerbitzu edo aktibitate ekonomiko baimenduko dira? Arreta indibiduala eta aldez aurretiko hitzordua eskatzea ahalbidetzen duten lokalak. Federatutako kirolarien eta kirolari profesionalen entrenamenduak baimenduko dira. 
  • Zenbat iraungo du fase honek? Printzipioz, bi aste. Baina horretarako, egunak pasa ahala baikorrak izan behar dira osasun arloko adierazleek jasotako datuak

1. FASEA (Terrazak. Baita arrantza eta nekazaritza industria)

  • Noiz hasiko da? Maiatzaren 11n (astelehena).
  • Zein zerbitzu edo aktibitate ekonomiko baimenduko dira? Komertzio txikiak. Tabernetako terrazak. Baita nekazaritzari lotutako industriak eta arrantzari lotutakoak ere. Elizek, meskitek eta fededunentzako guneek ateak zabaldu ahalko dituzte. Horretarako, baina, ezinbestean bete beharreko baldintzak daude kasu guztientzat: ingurune komunak zarratuta egon beharko dira,  gehienezko bezero kopurua %30era mugatuko da. Adinduentzako ordutegi berezi bat ezarriko da, kolektiborik zaurgarriena delako
  • Zenbat iraungo du fase honek? Printzipioz, bi aste. Baina horretarako, egunak pasa ahala baikorrak izan behar dira osasun arloko adierazleek jasotako datuak

2. FASEA (Ikastetxeak, tabernen barrualdeak, zinemak eta aretoak, ekitaldi kulturalak)

  • Noiz hasiko da? Maiatzaren 25ean (astelehena).
  • Zein zerbitzu edo aktibitate ekonomiko baimenduko dira? Ikastetxeek zabaltzeko aukera izango dute. Baita zinemek eta antzokiek ere. Gehienezko bezero kopurua %30era mugatuko da. Tabernek eta hotelek haien barrualdeak zabaldu ahalko dituzte, horretarako neurriak hartuta. Ezingo dira 50 pertsona baino gehiago barruan batu. Ekitaldi kulturalak egin ahalko dira aire zabalean. Ezingo dira 400 pertsona baino gehiago batu.

3. FASEA (Desplazatzeko askatasuna)

  • Noiz hasiko da? Ekainaren 8an (dena ondo bidean)
  • Zer baimenduko da? Komertzio handiek zabaldu ahalko dute, baimendutako gehienezko bezero kopurua erdira murriztuta. Herritarrek batetik bestera ibiltzeko aukera berreskuratuko dute. Pertsonen arteko distantzia minimoa bi metrokoa izango da. Maskaratxoa erabiltzea gomendatuko da. Ostalaritzari lotutako neurri batzuk arinduko dira
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!