Milatik gora lagunek egin dute bat "Ikusi gaitzazuen desagertuko gara, entzun gaitzazuen isilduko gara" lemapean egindako deialdiarekin, tartean Durangaldeko kulturgile ugarik.
Bi egunez, saeetan isildu egingo dira aktoreak, musikariak, idazleak, artistak, ipuin kontalariak, bertsolariak eta kulturaren industria osatzen duten bestelako kideak. Beraien egoera bistaratzea, neurriak eskatzea eta kulturaren balioaz gogoeta eginaraztea dira grebaren helburuak.