Hong Kong (Txina) eta Ortuella -bere jaioterria- bizikletan lotzeko abentura handia bertan behera utzi behar izan dute Asier Arroitak eta beragaz zebiltzan beste bi lagunek. Azken egunetan, koronabirusaren ondorioz, Indian konfinatuta zeuden.
Atzo iluntzean hartu zuten Indiatik Madrilerako hegazkina. Fakturatuta, bizikleta ere ekarri ahal izan du Arroitak. "Baldintzak zorrotzak ziren neurriari eta pisuari dagokionez. Beraz, bizikleta ia guztiz desmuntatu genuen eta horrela ekarri ahal izan dugu", azaldu du.
Gaur goizean goiz heldu da Madrilera. "Militar eta polizia asko ikusi dugu kalean", gogoratu du. Ordu batzutan zain egon ostean, Gasteizerako trena hartu du.
Hurrengo 15 egunak borondatezko itxialdian emango dituzte, "etxekoen segurtasunagatik", baina animoso dago: "Azken txanpa da!".