[BIDEOA] "Nueva Delhin milioika pertsona bizi dira eta ospitaletan 600 ohe baino ez dituzte koronabirusari aurre egiteko"

Aitziber Basauri 2020ko api. 1a, 20:00

Indian harrapatu du koronabirusak Durangaldeagaz harreman estua izan duen Asier Arroita ortuellarra. Covi-19aren eraginez, bertan behera utzi behar izan du irailean hasi zuen abentura. Plateruena kafe antzokian eta ANBOTO astekarian lan egindakoa da, urte askoan, Arroita. Azken 13 urteetan AEKn jardun du lanean.

Hong Kongetik (Txina) Ortuellara, urtebete iraun behar zuen bidaia hasi zuen Asier Arroitak bizikleta lagun hartuta. Txina, Vietnam, Kanbodia, Thailandia, Myanmar, Bangladesh eta Nepalen ibili da hilabete guzti hauetan. Orain, Indiako Rishsikes hirian dago, konfinatuta. Euskal Herrira noiz bueltatu ahal izango duen ez daki. Blog batean idatzi ditu bidai honen nondik norakoak: www.txiribuelta.eus 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!