Alex Azpiriren 'Denak etxera' pintxoak irabazi du ANBOTOren pintxo lehiaketa

Anboto 2020ko mar. 24a, 17:57

Aste honetan, ostera, #postrechallenge lehiaketa martxan jarri du ANBOTOk. Beraz, animatu eta bidali zuen posteak 688 635 041 zenbakira. 

Azken urteetan errotu den ekimenetako bat da pintxopotea. Konfinamenduarekin, asteroko hitzordua moldatu behar izan dute askok: zita internet bidez egitea erabaki dute batzuk, beste askok, balkoira irten eta auzotarrekin konpartitu dute. Itxialdia arindu asmoz, ANBOTOko komunitatea osatzen dugunon artean esperientzia horiek trukatzeko, martxan jarri genuen pintxo lehiaketa.

#pintxochallenge egitasmoaren harira dozenaka argazki jaso genituen, eta bozkatuena Alex Azpiriren (Axpe) mokadua izan zen.

Aste honetan, ostera, #postrechallenge lehiaketa martxan jarri du ANBOTOk. Beraz, animatu eta bidali zuen posteak 688 635 041 zenbakira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!