[BIDEOA] Isolamenduak aldartea mikazten badizu,... ekin gozogintzari eta bidali argazkiak ANBOTOra!

Ekaitz Herrera 2020ko mar. 23a, 20:03

Etxean isolatuta egote honek mingostuta utzi dizkigu gogo-aldarteak. Eta egoerari azukre pixka bat erantsiko bagenio? Gozo pixka bat? #PostreChallenge egitasmoa martxan ipini du ANBOTOk. Irakurleei dei egiten diegu etxean postreak eta gozokiak inprobisatu eta horien argazkiak bidaltzera. Jasotzen ditugun guztiekin argazki galeria bat osatuko dugu. 688635041 telefonora bidali beharko dira argazkiak, WhatsApp bidez. Eguenera arteko epea zabalduko dugu. Ez da askorik behar: osagai batzuk, irudimena, eta batez ere, umore ona!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!