Kalean aisialdiagatik dauden herritarrak etxera bidaltzen ari da Ertzaintza

Anboto 2020ko mar. 15a, 11:56

Konfinamendu egoerari entzungor eginda, goiz honetan hainbat izan dira paseatzera edo bizikletan ibiltzera irten diren herritarrak. Ertzaintzaren iturriek ANBOTOri azaldu diotenez, aisialdigatik kalean dabiltzan herritarrak etxera bidaltzen ari dira

Durangaldeko hainbat tokitan ikus zitezkeen herritar batzuk kalean, aisialdi giroan. Abadiñon bizikletan zihoazen herritarrak gelditu ditu Ertzaintzak. Traña plazan ere paseoan ikus zitezkeen herritarrak. Berdin Durangoko hainbat tokitan ere.

Gauerdiaz geroztik, kasu bakan batzuetan baino ezin da etxetik irten. Konfinamendu egoera dekretatu du bart Pedro Sanchez espainiar estatuko presidenteak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!