Konfinamendu egoera ezarri du Espainiako estatuak

Anboto 2020ko mar. 14a, 17:03

Kasu batzuetan bakarrik irten ahalko da etxetik: beharrezko elikagai eta botikak erosteko, osasun zentroetara joateko edo lantokira joateko, besteak beste.

Espainiar estatuko ministroen kontseiluak argi berdea eman dio konfinamenduaren dekretuari, eta indarrean sartuko du bihartik. Pedro Sanchez espainiar estatuko presidenteak agerraldia egin du. Aurreratu du pandemiak min handia egingo diola ekonomiari, baina “gobernuak bere eginahal guztiak” egingo dituela bai oraingo egoerari zein eratorriko diren ondorioei aurre egiteko.

Aurrerantzean ezingo da kalean egon, salbu eta ondoko kasuetan:

1) Premiazko elikagaiak eta botikak erostera joateko

2) Osasun zentroetara joateko

3) Lantokira joateko

4) Bizilekura bueltatzeko

5) Arrisku taldekoak direnak zaintzera joateko (umeak, adinduak, ezgaitasun bat dutenak)

6) Banketxeetara joateko

7) Oso premiazkoak diren egoeretan

8) Behar bezala justifikatutako beste ezohiko egoeraren baterako

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!