Lur-jausia Zaldibarren

Zaldibar Argituk deitutako lanuzteak babestu eta mobilizazioetan parte hartzera deitu du euskal gehiengo sindikalak

Ekaitz Herrera 2020ko mar. 6a, 12:35

Sindikatuek otsailaren 27an Ermuan egindako mobilizazioa.

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek martxoaren 12an egitekoak diren lanuzteetan eta mobilizazioetan parte hartzera deitu dute. Eusko Jaurlaritza egin dute gertatutakoaren erantzule.

Sindikatuen esanetan, "Eusko Jaurlaritzaren kontrol faltaren eta ekoizpen eta kontsumo ereduari buruzko hausnarketa faltaren ondorio izan da gertatutakoa". Hondakindegiko langileek "mendi-mazelan pitzadurak" zeudela "jakinarazi" zituztela, eta "ingurumen ikuskapenean 23 hutsegite atzeman ziren arren, espedienterik ez irekitzea egotzi diote. A-8 autopistatik lurra kentzen ibilitako langileei "amiantoa zegoela abisatu ez izana" ere salatu dute. Halaber, "airearen neurketen lehen emaitzak oso berandu" ematea ere kritikatu dute.

"Atzo egindako lanuzterako deia babesten dugu, eta langileei dei egiten diegu martxoaren 12rako deitutako mobilizazioekin bat egitera", adierazi dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!