Aurreakordioa sinatu dute Bizkaiko kiroldegietako langileek

Maialen Zuazubiskar 2020ko ots. 20a, 19:47

Bizkaiko kiroldegietako langileek hilabeteak daramatzate protestan. Gaur sindikatuek jakitera eman dutenez, aurreakordioa sinatu dute. Beraz, protestak amaitutzat eman dituzte. 

Hauek dira sinatutako eskarietako batzuk: 1.200 euroko soladata garbiak izatea, 16 ordainaldi edukitzea, alde-bakarrareko inaplikazioaren aurkako klausula ezartzea, jai egunetako plus handitzea eta euskara ikasteko diru-laguntzak jartzea, besteak beste. Sindikatuak "pozik" agertu dira gaur sinatutako aurreakordioagaz. 

Durangaldean, Abadiñoko, Elorrioko, Zornotzako eta Berrizko kiroldegietako langileak egon dira greban. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!