Erradiazioak kutsatutako ume baten biziitxaropena urte bian luzatu daiteke kutsatu bako inguru batean 45 egun egiten baditu

Anboto 2020ko ots. 7a, 09:40

HBOren Chernobyl telesail arrakastatsuak berriro ere gogora ekarri du Txernobilgo istripu nuklearrak utzitakoa, hura gertatu eta 20 urtera. Fikzionatutako istorioetatik, baina, gutxi du erradiazioak kaltetutako herritarren errealitateak. Izan ere, Txernobilgo zentral nuklearra Ukrainan kokatuta egon arren, Bielorrusia izan zen erradiazio eztandaren kalteak gehien jasan zituen herrialdea.

Svetlana Aleksievitx idazle bielorrusiar eta 2015eko literaturaren nobel sariak Voices of Chernobyl (Txernobilgo ahotsak) liburuan dioenaren arabera, gutxi gorabehera Bielorrusiako lurraren laurdena dago erradiazioak kutsatuta. Milaka herritarrek ordura arte ezezaguna zitzaien bizimodu berri bat hasi zuten istripu nuklearraren ondorengo egunean. Erradiazioak milaka urtean iraungo du kutsatutako lur, baso, erreka zein etxeko ur-txorrotetan. Testuinguru horretan ulertu behar da Bikarte elkarteak eta Abadiñoko Iglesias-Vallejo familiak egiten duten ekarpena: erradiazio indize altuak dituzten ume eta gazteak harreran hartuta, haien bizi-itxaropena handitzea lortzen dute. Munduko Osasun Erakundearen datu bat da horren isla: erradiazioak kutsatutako ume baten bizi-itxaropena urte bian luzatu daiteke erradiazio bako gunean 45 egun inguru egiten baititu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!