Iguria auzokoei erantzun bat emateko Elorriko Udalagaz batzartu dela esan du Imanol Pradales diputatuak

Anboto 2020ko urt. 11a, 14:22

Iguria auzokoen eskariak aztertu eta erantzun bat emateko Elorrioko Udalagaz batzartu direla azaldu du Imanol Pradalesek, Azpegiturak eta Lurralde Garapen diputatuak, Bizkaiko Batzar Nagusietan. Era berean, azaldu du, Eusko Jaurlaritzak abidura neurtzeko radarrak jarriko dituela Trabakua gainean, Mallabian.

N-636 errepidean, Elorrioko saihesbidea amaitzen den bidegurutze inguruan hainbat istripu larri gertatu izan dira autoak abiadura handian pasatzen direlako eta bertan dagoen Iguria auzokoak kezkatuta azaldu dira. Pradalesek batzar nagusietan azaldu duenez, argiteria hobetu du errepide horretan eta seinaleztapena. Udal arduradunek ere batzartu direla gaineratu zuen.

Bestalde Trabakuan jarritako abiadura neurtzeko radarrekin ezbehar-kopurua jaitsi gura dute, Azpegiturak eta Lurralde Garapen diputatuaren berbetan. 

Bizkaiko Alderdi Popularraren eskariz eman zituen argibide hauek Pradalesek, atzo, Bizkaiko Batzar Nagusietako Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko Batzordean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!