Elorrioko hainbat herritar Kanpazerrarako bidegurutzean kontzentratu dira gune hartako arriskuak salatzeko

Joseba Derteano 2019ko abe. 7a, 12:32

Bidegurutze hartan hainbat istripu larri geratu izan dira.

N-636 errepidean, Elorrioko saihesbidea amaitzen den bidegurutze inguruan hainbat istripu larri gertatu izan dira autoak abiadura handian pasatzen direlako. Zonalde hartan dagoen Iguria auzokoak kezkatuta daude egoerarekin, Udalazpi izeneko elkartean batu dira eta gaur goizean bidegurutzean kontzentratzera deitu dute. Elkarteko kideak eta, oro har, Elorrioko hainbat herritar batu dira bertan protesta egiteko. Bidegurutze hartako arriskuez ohartaraztea eta segurtasun neurriak eskatzea izan dute helburu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!