Iguria auzorako sarbideagaz udalak duen "utzikeria" salatu du Elorrioko EAJk

Maialen Zuazubiskar 2019ko abe. 4a, 11:01

Iguria auzoa gobernu taldearen agendan ez dagoela salatu du EAJk. 

Elorrioko EAJk ohar bidez azaldu duenez, N636 errepidea Bizkaiko Foru Aldundiarena da eta udalak 2017ko urrian egindako eskaerari erantzunez, 2018ko maiatzean udalak oinezkoentzako pasabide bat ipintzea erabaki zuen, pasabide batekin. "Bizkaiko Foru Aldundiak proiektua gauzatu ahal izateko energia elektrikoa semaforoak ipintzeko lekuraino eramatea eskatu zuen, eta hor amaitu zen kontua", azaldu dute EAJko kideek oharrean.

"Gai hori stand by egoeran dago 2018ko ekainaren 27tik. 524 egun igaro dira zehazki, eta udalak ez dio erantzunik eman Bizkaiko Foru Aldundiari. Isiltasun honek agerian uzten du Iguria ez dagoela Elorrioko Udaleko gobernu-taldearen agendan", esan du Mikel Arruabarrena EAJko bozeramaileak. Bestalde, jeltzaleek udalari premiazko neurriak hartzeko eskatu diete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!