Silvia Triguerosi buruzko Tor dokumentalak gidoi onenaren saria jaso du Izabako Ukerdi Mountain Film jaialdian

Maialen Zuazubiskar 2019ko abe. 9a, 21:36

Silvia Triguerosi buruz Inaki Urresti eta Mikel Urresti atxondarrek egindako 'Tor' dokumentalak gidoi onenaren saria jaso du Izabako Ukerdi Mountain Film jaialdian. 

2018ko abenduan Bilbao Mendi Film jaialdian estreinatu zuten Silvia Trigueros korrikalari abadiñarrari buruzko Tor dokumentala eta harrezkero toki askotan erakutsi dute. Gainera, Izaban irabazitakoa ez da lehenengo saria. Abuztuan esaterako Argentinako Usuhaia jaialdian epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!