Eskualdeko taldeak atzo eman zuen berria sare sozialen bitartez eta horren arabera 2020an Bizkaia-Durangon jarraituko dute Aroa Gorostiza elorriarrak eta Irene Loizate durangarrak. Gorostizak hirugarren denboraldia izango du Durangaldeko taldean eta Loizatek bigarrena.
Bestalde, gaur jakinarazi dutenez, Alice Maria Arzuffi italiarra Bizkaia-Durango taldera itzuliko da hurrengo denboraldiari begira.