Aroa Gorostizak brontzezko domina lortu du Espainiako Txapelketan

Maialen Zuazubiskar 2019ko uzt. 1a, 09:07

Bizkaia-Durangok domina bi lortu ditu asteburuan Murtzian jokatu diren Espainiako Txapelketan. 

Asteburuan Murtzian jokatu diren Espainiako Txapelketan Aroa Gorostiza elorriarrak brontzezko domina lortu du 23 urtez azpiko mailan. Bizkaia-Durango taldeko txirrindularia sasoi betean dago, ekainean lasterketa bi irabazi baizituen, tartean Euskal Herriko txapelketa. 

Gainera, asteburuko Espainiako Txapelketan bere taldekide Enara Lopezek zilarrezko domina lortu du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!