Azkorbebeitiak, Isasik eta Loizatek aurten egindako lana aitortu du Urkullu Lehendakariak

Joseba Derteano 2019ko urr. 2a, 14:51
Gaurko harrera ekitaldiko familia argazkia. (Iturra: www.irekia.euskadi.eus)

Iñigo Urkullu Lehendakariak ia ehun emakume kirolari hartu ditu gaur eguerdian Lehendakaritzan, azken 12 hilabeteetan Estatuan, Europan edo nazioartean arrakasta handiak lortu dituztenak. Euren artean egon dira Oihana Azkorbebeitia eta Irene Loizate korrikalariak eta Ziortza Isasi txirrindularia.

Ekitaldian, lehendakariarekin batera, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria, Jon Redondo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria eta Basque Teameko ordezkariak izan dira. Lehendakariak kirolari horien eredugarritasuna nabarmendu nahi izan du: "Eredu zarete. Zuen adibideak Euskadiko neskatoak eta gazteak kirol gehiago egitera bultzatzen ditu, eta gizarte osoa berdintasunaren alde lanean jarraitzera animatzen du. Lanean jarraitu behar dugu euskal gazteek ikus dezaten eskubidea dutela eta aukerak dituztela benetan nahi dutena izateko", adierazi du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!