Isasik, Zuazubiskarrek eta Gorostizak zortzi domina irabazi dituzte pistako Espainiako txapelketan

Joseba Derteano 2019ko ira. 22a, 20:33

Hirurek lan bikaina egin dute Valentziako belodromoan.

Illart Zuazubiskar abadiñarra Euskadiko Selekzioarekin aritu da eta hiru domina eskuratu ditu: zilarra taldekako jazarpenean eta madisonean, eta brontzea bakarkako jazarpenean.

Ziortza Isasi eta Aroa Gorostiza elorriarrek Eustrak taldearekin jardun dira. Isasik urrea jantzi du taldekako jazarpenean, zilarra bakarkako jazarpenean eta brontzea taldekako abiadura proban. Gorostizak domina bi eskuratu ditu: urrea taldekako jazarpenean eta brontzea bakarkako jazarpen proban.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!