Durangaldeko 11 instituzio eta enpresak kalitate turistikoaren ziurtagiria jaso dute

Markel Onaindia 2019ko uzt. 9a, 14:16

6 hilabeteko prestakuntza eta ebaluazioa gainditu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Durangaldeko  10 eragile bereizi ditu SICTED kalitate turistikoarekin duten konpromisoagatik.

Alluitz Natura, Durangoko Turismo Bulegoa, Eguzki B&B, Elorrioko Turismo Bulegoa, Garaiko Landetxea, Karteruena Landetxea, Lurra Adventure, Oka Landetxea, Saltsan katerin, Koikili aterpetxea eta Sinergia 43º dira zirutagiria jaso dutenak.

Durangoko Turismo Bulegoaren aitortza Natalia de Naveran teknikariak eta Ima Garrastatxu alkateak jaso dute Donostian eginiko ekitaldian. "Durango eta Durangaldea gogor ari dira lanean sistema integrala lortzeko eta bisitatzen gaituzten pertsonei kalitatezko zerbitzu homogeneoa eskaintzako. Esperientzia positiboa bultzatu nahi dugu. Ahalegin hori izan da gaur saritua, turismo sektoreko enpresek lehiakorragoak izateko egindako lan bateratua, Durango eta Durangaldea kalitate handiagoko helmuga turistikoak, berritzaileagoak eta ingurumenaren aldetik jasangarriagoak izan daitezen, adierazi du Garrastatxuk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!